Blog
Aniztasunari buruzko dokumentala aurkeztu dute Gipuzkoan
3.10.2013
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gu, jatorri anitz, herri bat izeneko dokumentala aurkeztu du aste honetan; dokumentala Juanba Berasategi egile pasaitarrak zuzendutakoa da eta aniztasunari buruzko eztabaida sustatu nahi du. Alde horretatik, lana gogoetarako tresna da, Marcos Nanclares Migrazio eta Aniztasun zuzendariak adierazi duen bezala: “Gure jendartean berebiziko garrantzia duen alor batean urratsak emateko tresna da. Finean, eraikitzeko osagai bat da. Herri bat egiten ari gara, eta guk, Gipuzkoako Foru Aldunditik, aletxo hau jarri dugu”. Informazio gehiago, esteka honetan. Goian, dokumentalaren trailerra.