Blog
Donostian eta Gasteizen Munduko Arrozak hurrengo astean izango dira
10.06.2013
Bilbok, Donostiak eta Gasteizek ospatuko dute laster Munduko Arrozak festa. Aldarrikapen honek arroza izango du gai nagusia, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketa eginez.
Bilbon asteburu honetan izango da, ekainaren 15ean, larunbata, San Frantzisko kaleko Maria Bihotzeko plazan.
Donostian ekainaren 22an, larunbata, egingo da jaia, Trinitate Plazan. Egun osoan zehar ekitaldi egitarau bat garatuko da: dantza eta musika afrikarra, Alde Zaharretik kantugira, kale-antzerkia Trapu Zaharrarekin eta abar. Gauean, munduko musikazko kontzertua eskainiko da Guardetxen. Hamazazpi elkartek hartuko dute parte jai honetan.
Gasteizen, ekainaren 23an, igandean, ospatuko dira Munduko Arrozak, Rafa Etxauri plazan. Bertan parte hartzeko epea zabalik dago, esteka honetan.
Bestalde, Errenteria, Gernika eta Sakana bezalako herrietan egin dira dagoeneko Munduko Arrozak.