Blog

babelplace54bd4e985d

Babel Place, hizkuntzak praktikatzeko zerbitzu bat baino gehiago

8.01.2014

27 hizkuntza ezberdinetan ari diren hiztunak elkartu ditu Babel Place egitasmoak. Tarana Karimova azerbaijandarrak eta Bithilokho Comodiop senegaldarrak, beste batzuekin batera, jarri dute martxan.

Euskadi Irratiko Faktoria irratia-saioan Taranak eta Bithik adierazi zutenaren arabera, Babel Place hizkuntzak praktikatzeko aukera bat da, gelatik at. Gipuzkoan barrena, herriz herri, banaka, familian edo talde txikietan. Horretarako hitz egin nahi den hizkuntza menperantzen duen pertsona baten laguntza jartzen dute.

Harago ere joan nahi dute: pertsonak tarteko, kultura, balioak eta, zergatik ez, adiskidetasuna ere konpartitzeko gunea izan daiteke. Ikastea eta ondo pasatzea, uztartuko dituzte.

Web gune honetaz baliatuz, parte hartu nahi duten pertsonen izenak jaso eta taldeak koordinatzen dituzte. Taldeak osatzerakoan, honako irizpideak hartzen dituzte kontutan: aukeratutako hizkuntzaren maila, parte-hartzaileen bizilekua edo ingurua, zaletasunak eta, noski, aukeratutako ordutegia.

Proiektuaren helburua hizkuntza baten praktika erraztea da, lagun artean eta modu atseginean.