Blog
Edorta Jiménez Galiziarren Eguneko pregoilaria izango da
1.07.2013
Uztailaren 4 eta 7 bitartean, Bizkaiko Santurtzi herrian, Irmandade do Centros Galegosek XXVIII Euskal Herriko Galiziarren Eguna ospatuko du. Aurten, Edorta Jiménez idazle mundakarrak irakurriko du pregoia, Kepa Junkera musikari bilbotarrak jasoko du "Anduriña de Prata” eta Alberte Sanmartin gaita jotzaile bizkaitarri Urrezko Intsignia emango diote.
Egitaraua:
Osteguna, uztailak 4
18:00 Galiziar gastronomiako produktuen karpa irekiko da. “Feira do Pulpo” igandeko gauera arte egongo da zabalik jendearentzat Gernika parkean
Ostirala, uztailak 5
10:00 Instalazioak ireki.
10:00 - 23:00 Galiziako produktu gastronomikoen, eta eskulangintzako zenbait produkturen erakusketa eta salmenta; azken horien artean: ehungailuak, musika-tresnak, beira, ehoziri-lanak, egurrezko eskulanak, xaboiak, etab.
19:00 XXVIII. GALIZIAREN EGUNA EUSKADIN osatzeko programaturiko ekitaldien inaugurazio ofiziala egingo dute Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak, Mª Pilar Rodríguez Irmandadeko presidenteak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegos osatzen duten Galiziako Etxeetako presidenteek.
20:30 - 22:30 Musika-kontzertua LA WEST BLUEGRASS BANDek eskainia.
Larunbata, uztailak 6
10:00 Instalazioak ireki.
11:00 Ardo Beltz Galegoen XII. Dastaketa lehiaketan parte hartzen duten ardo galegoen aurkezpena; Galiziako upategi ospetsu zenbaitek parte hartuko dute.
11:30 Haurrentzako eskulan-tailerrak: Feltrozko lanak, perkusioa, instrumentu pobreak eta ehungailua.
11:00 - 14:00 Arraunketa-ikastaro teoriko eta praktikoa umeentzat eta helduentzat. Ibilaldia arraun-ontzian, umeentzat eta helduentzat Santurtziko Arraun Elkartean.
11:45 “NÓS MESMOS” erakusketaren inaugurazioa Dorre Etxeko erakustaretoan.
12:00 - 13:30 Euskal herri-kirolak BIHURRIrekin, Gernika parkean.
13:00 Musika-giroa gaitekin Santurtziko kaleetan zehar.
17:00 Chave lehiaketa hiru modalitatetan: gizonezkoak, emakumezkoak eta 12 urte arteko umeak, Unamuno plazan.
17:30 - 19:15 Galiziar folklore-jaialdia Euskadiko “Irmandade de Centros Galegos” osatzen duten Galiziako Etxeetako dantza- eta gaita-taldeekin.
17:00 - 20:00 Arraunketa-ikastaro teoriko eta praktikoa umeentzat eta helduentzat.Ibilaldia arraun-ontzian, umeentzat eta helduentzat Santurtziko Arraun Elkartean.
17:30 - 18:30 Gastronomia-lehiaketak gunean jarritako karpa batean:
- XI. Filloas Lehiaketa (modalitate bi: naturalak eta odolezkoak)
- XIII. Enpanada Lehiaketa
19:15 Gastronomia-lehiaketetako eta XI. Argazki Lehiaketako irabazleei sariak ematea (argazki-lehiaketan parte hartu duten argazkiak Sestaoko Musika Eskolan egongo dira erakusgai).
XIII. ANDURIÑA VOANDEIRA Poesia Lehiaketako irabazleei sariak ematea.Ardo Beltz Galegoen XIII. Dastaketa lehiaketaren ardo irabazleak jakin eragingo dira.
20:00 - 22:00 RASPUen emanaldia.
22:00 - 23:00 Queimada Itzel herrikoia.
23:00 Folk-kontzertua PEPE VAAMONDE GRUPO taldearen eskutik
00:00 RASPUen musika-emanaldia.
Igandea, uztailak 7
10:30 Kalejira Euskadiko Galiziako Etxeetako
folklore-taldeek girotuta, zenbait ibilbidetatik, azoka-eremuraino.
12:30 Harrera Agintariei, Gernika parkean ezarritako azoka-eremuan.
12:45 - Pregoia, Edorta Jiménez pregoilari. “Anduriña de Prata” emango zaio Kepa Junkerari
- Irmandadearen Urrezko Intsignia ezarriko zaio Alberte Sanmartin jaunari.
Ondoren, agintarientzako eta gonbidatuentzako senidetasun-bazkaria azoka-eremuan.
17:30 - 19:15 Galiziar folklore-jaialdi aparta Euskadiko Irmandade de Centros Galegos osatzen duten Galiziako Etxeetako dantza- eta gaita-taldeen eskutik. Talde gonbidatu lez, “Os Agarimos” taldeak jardungo du, Masustegikoa berori.
“XXVIII. Galiziaren Eguna Euskadin” ospakizuna itxiko da