Blog
Rrom Herriaren Eguna ospatu da
8.04.2014
Gaur, apirilaren 8an, Rrom Herriko Nazioarteko Eguna ospatu da mundu osoan. Euskal Herrian ere ekitaldi ugari egin dira.
Horrela, Donostiako Udalak ijito herriaren bandera jarri du gaur,. Gainera, Naiara Sampedro Kultur Aniztasun zinegotziak, udal alderdi guztietako ordezkariak lagun, harrera egingo die ijitoen ordezkariei, 17:30ean Udalbatzar Aretoan. Ondoren, Camelamos Adiquerar, Agifugi eta Kale Dor Kayiko elkarteekin batera, mosaiko bat osatuko dute Alderdi Ederreko terrazan, ijitoen bandera irudikatuz, eta, bukatzeko, Ibaiaren Zeremonia ospatuko dute Nautikoan. Horrez aparte, Dbuseko autobus guztietan ijitoen bandera duen kartela jarri dute.
Bilbon, goiz osoan zehar, Plaza Berrian eging da festa. Iruñean Ibaiaren Zeremonia egin da eta Foru Parlamentuak ijito elkarteen ordezkariei harrera egin die.