Blog

pulpofeira2

Errenteriak ospatuko du Galiziako Aste Kultura bihartik aurrera

24.06.2013

Bihartik, ekainaren 25, ostiralera, ekainaren 30, bitartean, Galiziako 24. aste kulturala, folklorikoa eta gastronomikoa izango da Errenterian.

Ekitaldiaren programa zabala bezain askotarikoa izango da: asteartetik ostegunera hitzaldi zikloa antolatu dute galegoz. Jaialdi folkloriko eta gastroomikoari. berriz, ostiralean emango zaio hasiera Gamon Zumardian.

Egitaraua:

Ekainaren 25, asteartea

  • 19:00etan, Reina Aretoan, Xose Antonio Vilaboa Barreiro Herrialde Etxeen Gipuzkoako Federazioko Lehendakariaren  “Petroglifo Galegoak” (Denboraren Lekukotzak) hitzaldia

Ekainaren 26, asteazkena

  • 19:00etan, Reina Aretoan, “Manuel Mariarekiko adiskidetasuna” izenburuko hitzaldia eskainiko du Xose Estevez Rodriguezek, Historia Modernoan Doktorea Deustuko Unibertsitatean izandakoa, idazlea eta kultura galegoaren suspertzailea Euskal Herrian.

Ekainaren 27, osteguna

  • 19:00etan, Reina Aretoan, “Galiziako lanbide tradizionalak” Manule Gomez Garcia “Manu” Gipuzkoako Galizia etxeko “TRISQUELE” Gaita eta Dantza Galegoen taldeko Zuzendari eta Gaita-jole Nagusiaren eskutik.

Ekainaren 28, ostirala

  • 20:00etan, Galiziako Gastronomiaren Standaren inaugurazio-ekitaldi ofiziala Gamon Zumardian, Errenteriako udaleko agintariak bertan daudela.

Ekainaren 29, larunbata

  • 11:00etatik 21:00etara, Gamon Zumardian jarritako karpan,  Galiziako benetako produktu gastronomikoak zerbitzatuko dira prezio merkeetan: olagarroa, enpanada, lakona, txorizoa, Santiago opila, Arzuako gazta, Ribeiroa, Albariñoa, aguardientak, kafe-likorea. 
  • 19:00etan, Gamon Zumardian, Donostiako Galizia Etxeko Trisquele Taldearen emanaldia: egitarau zabala eta atseginaz gozatzeko aukera izango da, eta bertako partaideek, gaita-jole, musikari nahiz dantzariek, Galiziako musikaren errepertorio zabal bat eskainiko dute: Alborada Muñeirak, Jotak eta abar.
  • 21:30ean: Herri-Queimada

Ekainaren 30, igandea

12:00etan, Gamon Zumardian, Donostiako Galizia Etxeko Trisquele Taldearen emanaldia.