Blog

taldeko_argazkia

Europako Batasuneko hizkuntza gutxituei buruzko jardunaldia antolatu zuten Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak ostiralean, Bilbon. Argazkian, partaide guztiak.

Europako Batasuneko 255 hizkuntzetatik 128 'mehatxatuta' daude

24.02.2014

Europako Batasuneko hizkuntza gutxituei buruzko jardunaldia antolatu zuten Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Ostiralean egin zuten ekitaldia Bilbon, eta 50 bat lagunek parte hartu zuten: Csaba Sandor Tabaji eta Francois Alfonsi Europako Parlamentuko Hizkuntzei buruzko Talde elkarteko presidente-kideak, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuordea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Izaskun Bilbao EAJko euro parlamentaria, Ramon Tremosa CiUko eta Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta euskararen, hezkuntzaren eta euskal kulturaren esparruan diharduten zenbait erakunde eta elkartetako ordezkariak.

Europar Batasunean 255 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira, eta Sandor Tabajik azaldu zuen horietatik "128 mehatxatuta eta 90 larriki mehatxatuta" daudela, eta horrek EBko biztanleriaren %8ri –42 milioi pertsona baino gehiagori– eragiten dietela. Sandor Tabajik gaineratu zuen prozesua ez dela atzeraezina eta "erkidego bakoitzak bere lurraldeko hizkuntzak biziberritzeko eta iraun arazteko egiten dituzten ahaleginak sostengatzeko" politikak ezarri daitezkeela. "Horren adibide on bat da euskararena, bizirautea ez ezik, aurreratzea ere lortu baita".

Irakurri informazio osoa BERRIA egunkarian.