Blog

melida_gazteekin

Jatorri ezberdineko gazteak, hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketak biltzen

29.10.2013

Bost herrialdetako 37 gazte elkartu eta bakoitzak bere hizkuntzaren egoera jarriz mahai gainean, hizkuntza gutxituen inguruko ondorio orokorrak biltzen saiatu dira. Kaebnai erakundeko kideak dira euskal ordezkariak, europako beste erakunde batzuekin batera, Eurolanguages egitasmoa abian jarri dutenak.

Naiara Sampedro gazteria zinegotzia gazteekin bildu zen atzo, eta egiten ari diren lanaren garrantzia azpimarratu du. Bere hitzetan, “hizkuntza zaharrek etorkizun luzea izatea dute helburu horrelako egitasmoek; bakoitzak bere errealitatea du, baina aniztasuna aberatasuna da, eta filosofia horri eutsiz lanean jarraitu behar dugu. Izan ere, hizkuntza, gure kasuan euskara, ezagutzen bada maitatzen da, eta maite bada babesten da”.

‘Eurolanguages, Europa handi bateko hizkuntza gutxituak’ topaketako parte hartzaileak aste bete egongo dira elkarrekin, urriaren 30a arte. Dena den, nazioarteko topaketa hau amaitzeko egun batzuk falta badira ere, lehen ondorio batzuk plazaratu zituzten dagoeneko.

Esteka honetan HITZA egunkariak argitaratutako berri osoa irakurri dezakezu.