Blog
Euskal musulmanei buruzko jardunaldiak, Barakaldon
13.06.2014
Euskal Herriko Islamiar Federakundeak "Musulmanak Euskal Herrian: identitatea eta hiritartasuna" urteko kongresua antolatu du asteburu honetan.
Jardunaldiak bihar -hilak 14- eta etzi -15- egingo dira, Barakaldoko Anaiak parkean dagoen Integrazio Soziokulturaleko zentroan. Bertan parte hartuko dute, besteak, bestek, Mounir Benjelloune Alandalusi Espainiako Batzorde Islamikoaren presidenteak; Fransisco Jeminez Jeminez Espainako Batzorde Islamikoaren idazkariak; Gorka Urrutiak Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Sailako kideak; Adoración Castro Eliz Eskubideen Sailako kideak; Houssien El Ouariachi kazetari eta filologoak; Mbarek Demouche FIRM-eko presidenteak edota Isabel Romero batzar islamikoaren presidenteak.