Blog

unnamed

Euskal Herriko txinatarrek kultur topaketen 40. urteurrena ospatu dute

9.04.2014

Hego Euskal Herrian bizi den komunitate txinatarrak  astelehenean Bilbon euren kultur topaketen 40. urteurrena ospatu zuen eta bertan egon zen EH 11 Koloreren ordezkapen bat.

Topaketa hauekin txinatar kulturaren ezagupena bultzatu dute Euskadiko Txinatarren Elkarteak eta Bilboko Txinatar Kulturguneak. Ekitaldian, Ibon Areso Bilboko alkatea,  Zhuang Lixia Espainako Enbaxadako Kultura sailburua,  José Luis Madrazo Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria eta Bilboko Udalaren lau talde politikoen ordezkariak  egon ziren. Agintari hauei  Jigqi-Yin  Bilboko Txinatar Kulturguneko zuzendariak "Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko" laguntza eskatu zien. "Elkarrekin eta batuta kontu hobeak egin ditzakegu", esan zuen.  

Itziar RíosMay CienfuegosLien Mei Pan eta Lauri Delgado artisten Thai Chi erakusketekin eta musika eta dantza emanaldiekin bukatu zen ospakizuna.