Blog

suomitarlaneanha

 Guztira, 8.700 sarrera ditu hiztegiak

Euskara-suomiera hiztegia argitaratu dute

20.12.2012

Suomitar Euskal Herria-Finlandia kultur elkarteak euskara-suomiera hiztegia argitaratu berri du, bi hizkuntzen arteko lehen hiztegia, alegia. Bi hizkuntza hauen arteko ahaidekotasun harremanik ez badago ere, biek dute zerbait amankomunean: biak direla Europako hizkuntza ez-indoeuropar bakanetakoak.

Euskaldunok hizkuntzaren aldetik ahaiderik gabe gauden bezala, suomitarrek badute familia bat: fino-ugriarrak (hungariera, estoniera, samiera eta beste hainbat hizkuntza txikik osatua). 

Hiztegi txikia eta apala egin dute, guztira 8.700 sarrera ingurukoa, eta izaera praktikoa eta erabilerraza eman nahi izan diote. Kategoria gramatikalak eta jakintza alorrak, adibidez, ezinbestekoak iruditu zaizkienean baino ez dituzte sartu. 
Finantzaketari dagokionez, beraien lanaz eta finantzaketaz egin dute erabat, kanpoko inongo laguntzarik gabe, urte askotako auzolan formularen bidez.