Blog
Euskaraz aritzeko 28 hizkuntza hiztegi banatuko dira Gipuzkoako udaletan
10.06.2013
Euskaraz oinarrizko kontzeptuak adierazteko hiztegitxo sorta udalen esku utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kontuan hartuta Gipuzkoan 140 hizkuntzatik gora erabiltzen direla, beste jatorri batzuetatik etorritako gipuzkoarrek oinarrizko kontzeptu horiek euskaraz esateko aukera ahalbidetzen dute hiztegitxook. Guztira, 28 hizkuntzatatik euskararako hiztegiak dira.
Besteak beste, errusiera, txinera, galegoa, gaztelera, frantziarra, ingelesa, katalana, ketxua, urdua edo arabierako oinarrizko hitzak batu eta euskaraz nola esaten diren jaso du hiztegiak. Guztira, 75.000 ale argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalen esku utzi ditu, behar duten herritarren artean banatzeko.
28 hizkuntza hiztegi euskaraz prestatu ondoren, lanean jarraitzen dute hiztegi gehiago prestatzen.