Blog

hablamos

Euskaraz komunikatzeko eskolak abiatu dira Gipuzkoan

11.09.2013

Oporrak bukatu eta gero, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen euskaraz komunikatzeko eskolak hasi dira dagoeneko.

Astean behin edo birritzen batzen dira euskaraz mintzatzen ikasteko. Lagunartean, kalean edota lantokian egunero erabiltzen diren esaldi errezak ikasten dira bilera hauetan. Gainera,  seme-alabek ikasten duten hizkuntza gurasoek uler dezaten lagungarriak dira eskola hauek.

Bilera hauetan, jatorri, kultur eta hizkunt ezberdineko lagunek elkarbizitzen dute eta oso abesgarria suertatzen da. Horregatik, bereziki gonbidatzen dituzte beste lurraldeetatik etorritako pertsonak. 
Gainera, euskal kultura ere ikasten da: abestiak, dantzak, festak eta abar.
Partehartzea debaldekoa da . Hauek dira euskaraz komunikatzeko tokiak eta egunak:
URNIETA: Astelehenetan, 9:15etan, eta ostegunetan, 19:30etan.,Lekaioko Kultur Etxean.
ERRENTERIA:  Astelehenetan, 15:30etan, Lau Haizetara elkartean, Euskotreneko Geltoki aurrean.
VILLABONA: Astelehenetan 19:45etan, Gaztelekun, Kale Nagusia.
AZKOITIA: Emakumezko taldeak. Asteartero,, 9:15etam, Elkargunean.
TOLOSA: Asteazkenetan, 19:30etan, Kultur Etxean.
LASARTE-ORIA: Ostegunetan, 15:30etan, Amaraun Ludotekan (Ola-Zumaburu kalea)
ANDOAIN: Ostiraletan, 15:30etan, Ambrosia Olabide Giza Aretoan.
HERNANI: Larunbatetan,, 10:30etan, Biteri Kultur Etxean. Eta 17:00etan Txema Tabernan.