Blog
EHZ festibalak kultura gutxituko musikarientzako lehiaketa antolatu du
9.02.2014
EHZ festibalak 19 urte bete ditu eta aurten nazioarteko musika lehiaketa bat proposatu du. Estaturik gabekotan edo kultura gutxikotan kokatzen diren artistek parte hartu dezakete lehiaketa honetan.
Publikoak hautatutako 20 talderik hoberenek kanta bat grabatzeko eta konpilazio batean parte hartzeko aukera izango dute. Horien artean, boto gehien eraman dituenak EHZ festibalean jotzeko gonbita jasoko du. Festibala 2014ko ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da.
"Gaur egungo sistemak zapaltzen dituen kulturei indar eman nahi diegu ekimen bereziak antolatuz. Euskal Herriaren moduan, kultur dominanteek hainbat herri eta kultura itotzen dituzte. Herri hauetako artistei eman nahi diegu leku aurtengo edizioan", azaldu dute antolatzaileek.
Duela orain 19 urte, auzolanean, seirehun bat gaztek antolatutako hiru eguneko festibala da Euskal Herria Zuzenean. Geroztik EHZ elkarte bihurtu da, eta festibalaz gain, urtean zehar ere ekimenak antolatzen ditu.
Gaur egun, EHZ Lekornen (Lapurdi eta Baxenafarroko mugan) kokatzen da. Urtero, 15.000 pertsona inguru jasotzen ditu. Erakuslehio anizdun gisa definitzen da, ez baita musikaren erakustoki izateari mugatzen. Arlo askoz gehiagotan eragiten du: htzaldiak, kaleko artistak... "Oro har, festibalak baita elkarteak, herrian eraiki nahi dugun jendartearen sorleku izan nahi du".
Inskripzio epea zabalik dago eta martxoaren 15era arte luzatuko da. Apirilean hautatuko dira taldeak.
Informazio gehiago: www.ehz-festibala.eu