Blog
Getxok "Bizilagunak" egitasmoa jarriko du martxan
21.10.2013
Getxoko Udalak "Bizilagunak" izeneko egitasmoa jarriko du martxan aurten. Bertako familia eta norbanakoak atzerritik etorritako familiekin elkartu eta azaroaren 17an elkarrekin bazkaltzea helburu duen egitasmo bat da.
Elkartze horietako bakoitzean, bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat, parte hartzen
duen familietako bakoitzaren etxean bazkaria antolatzeko lanetan lagunduko duena, izaten dira.
Iaz, 500 lagunetik gora izan ziren Gipuzkoan ekimen honetan parte hartu zutenak. Bertakoa baldin bazara, edota zeure bikotekidearekin edota familiarekin hemen bizi zaren etorkina bazara, eta zeure hiri edo herriko beste familia bat ezagutu nahi baduzu, bazkari honetan parte hartzeko eman ahal duzu izena 685 732 963 telefonoan, edo egizugetxo@gmail.com helbidean.