Blog
Ijito nortasuna eta eskola arrakasta aztertzeko jardunaldiak, Donostian
12.04.2013
Datorren asteartean, hilak 16, hasiko dira Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan "Rromanipen. Ijito nortasuna eta eskola arrakasta" III Jardunaldi Pedagogikoak, Kale Dor Kayiko erakundeak antolatuak.
Lehenengo hitzaldia Jon Jiménezek (KDK) emango du 17:30etan, eta ijito herriaren historiara eta kulturara hurbiltze bat izango da. Ondoren, 19:15ean, “Romipen-a. Ijito emakumearen nortasuna eta egungo egoera hezkuntza eremuan” izenburuko hitzaldia eskeiniko du SIM ROMI emakume ijitoen elkartekide batek.
Jardunaldiek asteazkenean jarraituko dute. 17:00ean, Iratxe Azofra, Opre Rroma programaren arduraduna, ikasle ijitoek eskolan arrakasta izateko esperientziaz eta kultura arteko bizikidetzaz mintzatuko da, euskaraz. Ordu bat beranduago, Kale dor Kayiko elkarteak garatutako heziketa estrategia aztertuko du, hauen artean ijito erreferenteak azalaratzea eta Kale dor Kayiko Saria.
18:45etik aurrera, KDKk egindako ijito didaktiko-materialen aurkeztuko du eta, ondoren, ijito ikasleek aurkitzen dituzten oztopoez eta eskola arrakastarako gakoez hitz egingo du Adarra Elkarte Pedagogikoko Begoña Lasak. 20:15ean, ondorioak eta jardunaldien amaiera izango da.
Informazio gehiago 944 598 002 telefonoan.