Blog
Ijitoen Eguna ospatzen da gaur Euskal Herrian zehar
8.04.2013
I. Ijito Nazioarteko batzarra 1971ko apirilaren 8an ospatu zen, Londresen. Bertan, mundu guztietako ijitoek hainbat erabaki hartu zituzten. Hauen artean, Ijito-bandera hautatu zen: urdina (beren sabaia izandako zeruaren bezalakoa), orlegia (beren ohea izandako zelaia bezalakoa), erdian D´Ashok-eko gurpil gorria duela (isuri duten odola bezalakoa).
Bestalde, Jarko Jovanovic yugoslaviarrak egindako Djelem Djelem deklaratu zuten ijitoen ereserkia. Kanta honen musika herrikoia da, eta hitzak Bigarren Gerra Mundialean nazien kontzentrazio-esparruetan bizitakoaz hitz egiten du.
Era berean, bilera horretan Rom, Romi edo Romá hitzak nazioarteko ijito guztiak aipatzeko ereabiliko zituztela adostu zuten. Eta Ijito herriaren onarpena lortzeko borrokatzeko konpromesua hartu zuten. Horrekin lotuta, apirilaren 8a Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna deklaratu zen, euren sufrimendu historikoa gogoratzeko.
Hau guztiagatik Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira euskal hiritarrok gaur. Goizetik, Euskal Herrik hiri eta herri askotan, kultur eta ekitaldi ugari eta harrera instituzionalak egingo dira.
Iruñean, Caparrosoko errotan, Ibaiko Zeremonia egingo da. Ekitaldi horretan emakumeek loreak jarri ohi dituzte ibaiaren ertzean ijito herriak eta kulturak bizirik jarraitzen dutela sinbolizatu nahian; ondoren, gizonek kandelak jartzen dituzte euren arbasoak eta hildako senitartekoak omentzeko.
Hilabete honetarako Nafarroan antolatu dituzten ekitaldien artean dago, halaber, "Ikasketadun ijitoak, etorkizundun ijitoak" kanpainaren aurkezpena. Helburua, ijito ikasleek Bigarren Hezkuntza buka dezaten bultzatzea da. Izan ere, Nafarroako Ijito Idazkaritza Fundazioak emandako datuen arabera, neska-mutilak normaltasun osoz eskolaratzen dira, baina hamar ikasletatik zortzik ez dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen. Aipatutakoez gain, zinema emanaldiak, flamenko ikuskizunak edota Sabicas Iruñeko gitarra jotzaile ezagunari egingo dioten meza antolatu dituzte hilabetea amaitu bitartean.
Bilbon, Plaza Barrian 10:00etatik aurrera bilduko dira. Bertan umeentzako jolasak, tailerrak eta ipuin kontaketak egongo dira. Porrotx pailazoarekin batera, “Maite Zaitut” kanta abestuko da eta Flashmoba dantzatuko da. .Ibaiko Zeremonia 11:15etan hasiko da, egungo komunikatua irakurri ondoren.
Gipuzkoako ijitoen aldeko elkarteek ere ekitaldia egingo dute Donostiako udaletxean. Goizeko hamaiketan abiatuko den ekitaldian, komunikatu bat irakurriko dute aipatu elkarteek, egun honen harira egin nahi dituzten aldarrikapenekin.
Halaber, Donostiako Udalari ijitoen bandera emango diote udaletxearen kanpoaldean jarri dezan. Donostiako Udalak adierazpen bat onartu berri du ijitoen aldeko elkarteei aitortza egin eta «errespetu eta bizikidetzaren alde» lanean jarrai dezaten animoak emateko.
Anoetan jarduera ezberdinak izango dira egun hau ospatzeko. Alde batetik, 9:00etatik haur jolasak eta tailerrak egiten ari dira Anoetan Pasealekuan, eta 10:30ean eta 13:30ean diapositiba emanaldia izango da Ernest Lluch Kultur Etxean.
Bestetik, 11:00etan esku pilota partidua antolatu dute Karmelo Balda Pilotalekuan eta 12:30ean hamaiketakoa karpa gunean. Horrez gain, Gipuzkoako Ijito Elkarte ezberdinek burutzen duten lanaren erakusketa bisitatzeko aukera izango da.
Donostiako jarduen programazioa, hemen.