Blog

image_1

Ikusezin Zinemaldiaren irekiera ekitaldia egingo dute ostegunean

23.09.2013

Bilboko Ikusezin Zinemaldiaren irekiera ekitaldia ostegunean, hilak 26, izango da, Alhóndiga Bilbaon. 

KCD GKEk antolatuta, Bilboko “Film Sozialak” 5. Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak, ispilu bihurtu nahi ditu pantailak 30 bat herrialdetako 66 istorio isladatu daitezen. "Irudi eta berba aniztasuna fikzio, dokumental eta animazio-lanetan bildutakoa, gure munduak dituen zenbait arazori buruz gogoeta egitera garamatzana", esan du Juan Carlos Vazquez zinemaldiaren zuzendariak.

Jaialdia ikusle gehiagorengana heldu nahian, hamalau egoitzatan egongo da aurten festibala: Bilbo, Barakaldo,
Erandio, Portugalete, Mungia, Iurreta eta Elorrion. Horietako sei Lanbide-Heziketa (LH) eta Bigarren Hezkuntzako (DBH) zentruetan egongo dira. Beste urte batez, emakumezko zein gizonezko sortzaileen arteko oreka lortzen saiatu dira.  

Esteka honetan egitaraua eta katalogoa deskargatu ahal dituzue.