Blog
Ixuxú elkarteak bere urteurrena ospatuko du ekitaldi ugarirekin
21.01.2014
2013an jaio zenetik, Ixuxú Asturies-Euskal Herria elkartea Asturiaseko errealitate sozial eta kulturala gurera hurbiltzen aritu da. Urteurrena ospatzeko, elkarteak ekitaldiz betetako bost eguneko egitaraua prestatu du. Asturiasen egingo da eta itxiera otsailaren 8an izango da, Ovieduko La Madreña CSOAn, kontzertu batekin. Bertan Skama la Rede asturiarrak eta Skakeitan eta On talde euskaldunak arituko dira jotzen.
2003an, El Cabu Peñes eskualdean eratu zen Skama la Rede taldea eta gaur egun rock asturiarraren puntako taldea da. Ska, punk eta astur folka nahasten dute eta letra konprometituak egiten dituzte. Skakeitan Donostiakoak dira eta ska-rock egiten dute. Hiru hilabetetan 30 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Bere lenehengo diskoa “Ahots gabekoen ahotsa” deitzen da. Beraiekin batera, lenengo aldiz Asturiasen arituko da ON taldea. Hirukote hau 2012an sortu zuen Itsaso Gutierrezek. Rock sakona eta zuzena egiten dute.
Kontertu hori 20:30etan hasiko da. Sarrerak 4 eurotan salduko dira aldez aurretik, eta 5 euro bertan erosiz gero. Ekitaldi hau ospakizunen itxiera izango da, baina hori baino lehen, Asturiaseko hainbat lekutan Euskal Herriko gai soziokultural ezberdinari buruzko proiekzioak eskeiniko dira.