Blog

fespasaiamagosto01

Magosto jai galiziarra ospatuko dute Pasaian

12.11.2013

Magosto, udazkenean munduko galiziar guztiek ospatzen duten jaia, Pasaian egingo dute aurten ere. Fato Cultural Daniel Castelaok antolatuta, hilaren 14an hasiko da eta 23ra arte luzatuko da.

Urtero bezala, meza galegoz egingo dute ostegunean.  Ostiralean, "Agrupacións musicais galegas' gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du Manoel Gómez Garcíak (San Pedroko Udal aretoan, 19:00etan). Larunbatean, Txintxerpeko frontoian gaztainak erreko dituzte, eta lacon edo alvariño bezalako produktu galiziarrak probatu ahal izango dira. Igandean, itsasoan hildako marinelei omenaldia egingo diete (Pasai San Pedroko Dorrean, 12:00etan).

Magosto jaia azaroaren 23an itxiko da, goizean Pasai Donibaneko Santiagoko Plazan egingo den txirikila txapelketarekin.