Blog
Milaka euskal hiritar musulmanek Ramadama hasi dute
1.07.2014
Islamaren barruko jai erlijiosorik garrantzitsuena abian da: pasa den asteburuan hasi eta ia hilabetez, Ramadana beteko dute mundu osoko 1.200 bat milioi musulmanek. Horien artean, Euskal Herrian bizi diren musulmanak (20.000 baino gehiago) otoitz eta barau giroan murgiltzen dira egunotan
Barau eta otoitzaldi garaia da. Zehazki, gaixoek, emakume haurdunek eta bidairiek izan ezik, gainerako musulmanek ezin dute egunsentitik ilunabarrera bitartean elikagairik hartu, edan, erre eta sexu harremanik izan.