Blog

arroz

Munduko Arrozak Bilboko ekimenean izena emateko epea itxiko da astelehenean

7.06.2013

Datorren astelehenean, ekainaren 10an, Bilboko Munduko Arrozak ekimenean izena emateko  epea itxiko da. Lau egun falta direnean, beste behin ere gaindutu da partehartzaileen kopurua. Aurten, 3.200 pertsona baino gehiago izango gara. Ekimena ekainaren 15ean, larunbata, egingo da, Bilboko San Franzisko kaleko Corazón de María Plazan.  

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak beste zenbait talde eta lagunekin batera, honako hau proposatzen digute: gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapenean, kulturen arteko eta jai giroko gastronomi lehiaketan parte har dezagun.

Helbide honetan izena eman dezakezue: mundukoarrozak@yahoo.es. Bertan, taldearen izena taldearen kopurua, kontaktuaren izena eta emaila jarri behar da.
Informazio gehiago: http://mundukoarrozak.info/