Blog

athletic_club_bilbao_1957_todo_poco3749422

Pakistandarren komunitatea asko hazi da EAEn, Ikuspegiren datuen arabera

19.03.2014

EAEn bizi diren Asiako etorkin gehienak Txinakoak eta Pakistangoak dira. Bizkaian, txinatarrak dira Asiako nazionalitate-talde nagusia, eta Gipuzkoan eta Araban, berriz, pakistandarrak. Horri dagokionez, azken urteotan pakistandarren komunitatea asko hazi dela nabarmendu behar da. Horiek dira Ikuspegik egindako azkenengo begirada: Asiar jatorriko biztanleria EAEn.

Txosten honen arabera, Asiarren gizarteratze-prozesuan desberdintasun argiak bereizten dira jatorriaren arabera: txinatarrek oso lan-adierazle onak eta erregularizazio-tasa handiak dituzte, eta denbora asko daramate hemen; pakistandarrek, aldiz, lan-adierazle eta egoera administratiboaren adierazle okerragoak dituzte, hemen berriki kokatu direlako, agian. Baina esan beharra dago pakistandarren gizarteratze-maila txinatarrena baino handiagoa dela.