Blog

calendario_rvb_ies_lagoa_antela

Pasaiak ospatuko du "Dia das Letras Galegas"

15.05.2013

Fato Cultural Galego "Daniel de Castelao" elkarteak datorren 17 eta 19rako antolatu ditu "Dia das Letras Galegas" direlakoak, Pasaiako Udalak babestuta. 

Aurten Rpberto Vidal Bolaño idazleari eskainitakoak dira.  Ostiralean, "Sempre Xonxa" pelikula emanaldia izango da, 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.

Igandean, Pasai Sanpedroko Arrantzaleen Auzoan, Jasokundeko Amaren Elizan meza galegoz esango dute (11:00etan) eta, 11:45etan, Manoel Gonzalezi omenaldia egingo diote. 12:00etan Novas Fontes gaiteroekin kalejira hasiko da.

12:15ean, Castelaori omenaldia egingo zaio bere izeneko kalean.