Blog

villatoro5

Hizkuntza eta giza kohesioa dela eta, Kataluniako esperientziaz mintzatu zen atzo.

Vicenç Villatoro: «Kataluniako gizartearen batasuna arrazoizkoa bada, katalanari esker da»

8.01.2013

"Edozein hizkuntza izan daiteke kohesiorako elementu bat, hori bultzatzen bada. Kataluniaren kasuan, etorkin asko etorri dira, horietako asko hizkuntza propioarekin: mende batean, hiru milioi inguru. Gizartearen batasuna arrazoizkoa bada, katalanari esker izan da, neurri handi batean. Katalana, gainera, oso bizirik dagoen hizkuntza bat da.", esan dio Ramon LLull Institutuko zuzendari Vicenç Villatorok BERRIA egunkariari, Ainara Arratibel egindako elkarrizketa batean. Hemen irakurri ahal duzu elkarrizketa interesgarri oso hori.

Katalan hizkuntza eta kultura kanpoan sustatzea xede duen  Ramón Llull Institutuko zuzendari den Vicenç Villatoro idazle eta kazetariak  “Lengua y cohesión social. La experiencia catalana” hitzaldia eman zuen atzo, Donostiako San Telmo Museoko BADU, BADA erakusketan

Vicenç Villatoro (Terrassa, 1957) idazlea eta kazetaria da. Idazle gisa dozena bat eleberri plazaratu ditu, hala nola Evangeli gris (1981), Memòria del traïdor (1996), La claror de juliol (1997), Hotel Europa (1992) eta La ciutat del fum (2001). Kataluniako literatura sari garrantzitsuenak eskuratu ditu: Sant Jordi, Sant Joan, Ciutat de Barcelona, Ciutat de Palma, Prudenci Bertrana, Documenta, besteak beste.

Villatoro Kataluniako Generalitateko Kulturaren Sustapenerako zuzendari orokorra izan zen (1997-2000), bai eta Parlamenteko diputatua, 1999 eta 2002 bitartean, CIU alderdiarekin. Fundación Enciclopedia Catalana-ko zuzendari, erakusketen komisario eta filmetako gidoilari ere izandakoa da.