Blog

tiktara

TikTara, musika afro-kubatarra, euskaraz

9.07.2013

Zarautzko TikTara taldeak musika afro-kubatarra egiten du: runba, saltsa, jazza, funk, samba eta Karibeko bestelako estilo beroak. Euskaraz kantatzen dute eta aurten "Sorrera" izenburuko diskoa argitaratu dute.

TikTara ibilibide luzeko musikariek osatzen dute: Harkaitz Bastarrika, Danel Sánchez, Joseba Gallego eta Eusebio Soria. Soinu berriak sortu zituztenean, Julen Zulaika, Imanol Epelde eta Mikel Antza idazleengana jo zuten, hitzak egin ditzaten.

"Sorrera" diskoak bizitzaz, desengainuaz, kexkarik ezaz, ahanzturaz, heldutasunaz...., azkenik, norberaren ibilbideko bizitzaren etapa ezberdinez hitz egiten du. TikTarak berak grabatu eta argitaratu du diskoa, eta Iñigo Egiak nahastu eta masterizatu egin du Oh Brother estudioetan.