Blog
Tolosako Jatorkin elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu
14.10.2013
Tolosako Jatorkin elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren partehartzearekin, hezkuntza eta migrazioa jorratuko dituzten hitzaldi batzuk antolatu ditu.
Lehenengo hitzaldia pasa den astean burutu zen."Ikasle etorkinari harrera " izenburua izan zuen, Jatorkin-en presidentea den Saad Malec Subeir-ek emanda.
Bigarren hitzaldiak "Familian Hezi" gaia jorratuko du eta Iara Martínez de Oliveira psikologoak eskainiko du. Ostegun honetan, hilak 17, izango da. Profesional honek botako du baita ere hirugarren hitzaldia, "Gatazken ebazpena" izenburuarekin.
Hitzaldi guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira, Jatorkin elkartearen egoitzan (Emeterio Arrese kalea, 2).