Blog

zarautz2013052000088

VI. Zarauztik Mundura, asteburu honetan

24.05.2013

6. urteurrena beteko du Zarauztik Mundura ekitaldiak. Hauetan guztietan, beste herrietatik Gipuzkoako herri horretara etorri diren herritar berriekin jaia egiten da, eta baita heldu berriei harrera egin ere. Migrazio eta Kultura sailetatik antolatu da jaia, Zurekin ostalari elkartearekin elkarlanean, eta baita Gurekin Jai, Azken Portuko  komisioa eta Arraio Irratiaren laguntzarekin.

Asteburu honetarako egitaraua hemen kontsulta dezakezue, baina  aurtengo helburu nagusiena, ekitaldia kalera jaistea izan da, auzo ezberdinetara eramatea, ahalik eta partehartzaileena izan dadin. Horregatik, auzoz auzo egongo dira ekitaldiak.