Blog

interpretesprofesionalesenbarcelona300x212

Zerbitzu publikoetako interpretazioari buruzko jardunaldiak

17.01.2014

Zerbitzu Publikoetako Interpretazioari buruzko I. Jardunaldiak egin zirenetik denbora asko pasatu da eta gauza asko gertatu dira. Zerbitzu publikoetako interpretazioan ere eragina izan dute gauza horiek guztiek eta une honetan aurkitzen dugun egoera hau da: alde batetik krisi ekonomikoa asko ari da eragiten Administrazioen alor desberdinetako interpretazioan, eta bestetik Europar Batasunaren 64/2010 Zuzentaraua noiz ezarriko den zain gaude. Bitartean, alor honetako profesionalen prestakuntzan eta ikerketa lanetan atsedenik gabe jarraitzen du EHUk.

Gai hauek guztiak eta gehiago aztertuko dira bi lan egunetan zehar, eta praktika onetan prestatzeko tailerrak banatuko dira.

Egitarau osoa esteka honetan daukazue.