Blog

Zurrumurruen kontrako kanpaina aurkeztu du Getxoko Udalak

10.09.2013

Euskal Herritik kanpo etorritakoekiko ditugun aurreiritzietan oinarrituta dauden zurrumurruen kontrako kanpaina bat abiatu du Getxoko Udalak. Horretarako, berriki ospatu den Getxo Folk jaialdian, zurrumurru horiek gezurtatzen dituzten datu batzuk erakutsi ditu, banatu dituen eskuorri batzuen bidez.