Abian gara
Burubeltz kompartsaren erraldoi berriek Donostiako Alde Zaharra zeharkatu dute Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean
2014ko maiatzaren 21
Euskal Herria 11 Kolore ekimenak eta Donostiako Piratek bat egin dute Maiatzaren 21 honetan, Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Egunean, 5 kontinenteak irudikatzen dituen Burubeltz Konpartsaren bost erraldoi berri aurkeztuz. Erraldoiak Donostiako Alde Zaharrean barrena ibili diria Maiatzaren 31n “Eskubide berak, aukera berak, betebehar berak” lemapean egingo den 11 Danbor Martxan parte hartzera gonbidatuz hiritarrak.
Goloka Antzerki Taldeak sortu dituen erraldoi berri hauek, Burubeltz ardiaren burua dute, Euskal Herriko kultur aniztasuna irudikatzen duen ikurra, baina hauetariko bakoitzaren jantziak bost kontinenteak ordezkatzen dituen kolore bana dute. Gaur egungo euskal jendartearen jatorria, bost kontinenteetan banaturik dauden 165 herrietan bait dago. Horrexegatik EH 11 Kolorek bat egin nahi izan du UNESCOk gaurko egunean, kultur aniztasunaren balioaz hausnartu eta bizikidetza eraikitzeko honen balioa azpimarratu duenean. Gizadiarentzat kultur aniztasuna, izaki bizidunentzat biologia aniztasuna bezain beharrezkoa da eta gizadiaren ondare komun honen defentsa pertsona norbanakoaren duintasunari erabat lotua dago.
EH 11 Kolorek gogora ekarri nahi ditu Nazioarteko Giza Eskubideen 27. artikulua eta Nazioarteko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Itunean jasotzen den 13 eta 15. artikulua. Horrela dio “eskubide kolektiboak giza eskubideen parte dira, hauek unibertsalak, banaezinak eta elkarren mendekoak izanik. Non sorkuntza aniztasunaren garapenak eskubide kulturalak bere osotasunean gauzatzea eskatzen du.” “Persona orok, nahi duen hizkuntzan azaltzeko aukera behar du izan, adierazi, sortu eta hedatzeko eta bereziki bere ama hizkuntzan; persona orok bere kultura osotasunean errespetatuko duen kalitatezko hezkuntza baterako eskubidea du.”