Abian gara

gastro

9 taldek parte hartuko dute Sanfermineko lehiaketa gatronomonikoan

2014ko uztailaren 2

Iragarrita dagoenez, hilaren 14an, Sanferminetan, Aniztasunaren Eguna izango dugu Gora Iruñea!k kudeatzen duen Jai Gunean. Antolatutako ekitaldien artean, 11Gastronomia Txapelketa nabarmentzen da, kultur aniztasunari eskeinitako lehiaketa gastronomikoa.

Inskripzio epea itxita, bederatzi taldek eman dute izena bertan parte hartzeko. Afrikar jatorrizko hiru talderen parte-hartzea bertan behera geratu da, euren kideak Ramadan egiten ari direlako.

Hauek dira parte hartuko dutenak, eta prestatuko dituzten janariak:

1.- BACHUÉ Errefuxiatuen Elkartea: Arepatxisto ( Arepa + Txistorra). Venezuela, Panamá, Kolonbia.

2 - PAC Kolonbia: Empanadas paisas. Kolonbia.

3 - PAC Ekuador: Ceviche de camarones.  Ekuador.

4.- PAC Perú: Causa limeña con salsa huancaína.  Peru

5.- Podemos- Ahal Dugu, Errotxapea-Txantrea: Paella

6.- Patiperras: Sopaipillas. Txileko Hegoaldea.  Araucania

7.- APROE Nafarroako ekuadortarrak: Picantes de Gambas con platanitos. Ekuador.

8.- ASODOPA Iruñeako Donikanoak: Gandules de Arroz. Errepublika Dominikarra.

9.- ASOBOL Bolivianos: Saice mixto ( Fideoak, patatak eta txarrikia). Bolibia

Ikusten duzuenez, janari guztiek itxura ezin hobea daukate. Egun horretan Jai Gunetik pasatzen baduzue, probatu ahal izango dituzue, euro 1en truke. Ondoren, gehien gustatu zaizuenari boto eman ahal diozue.