Berriak
Donostiako Udala Europako Kulturarteko Hirien Sarean sartu da
2014ko ekainaren 24
Donostiako Udalak Europako Kontseiluarekin akordio bat sinatu du, Donostia, RECI-Europako Kulturarteko Hirien Sarera atxikitzeko. Sare horrek kultur aniztasuna modu egokian kudeatzea bultzatzen du eta horretarako kulturarteko estrategiaren aldeko apustua egiten du; hau da, aniztasunaren abantaila bilatzen du eta hiriarentzat aktibo bilakatzen du.
RECI sarea, Europako Kontseiluak bultzatzen duen Kulturarteko Hiriak Programaren barne txertatzen da; programa honetan parte hartzen duten estatu mailako 5 sareetako bat delarik. Bertan, estatuko hiri hauek daude: Bilbo, Cartagena, Donostia, Fuenlabrada, Getxo, Jerez, Parla, Sabadell eta Tenerifeko Kabildoa.
RECI- Kulturen arteko Hirien Sarean parte hartuz, kulturartekotasuna lantzen duten beste hiriekin harremanetan jartzen gaitu, hauen esperientziak ezagutu eta partekatzeko aukera ematen digu eta elkarren artean lagunduz, aurre egin kultur aniztasunaren erronkari.
Lan dinamikari dagokionez, lan saioak antolatzen dira hirietan, adituen laguntza eskaintzen da eta hainbat baliabide, gida eta eskuliburu eskura jartzen ditu sareak. Horietan, kohesionatuak eraikitzearen garrantzia azpimarratzen da, non pertsona guztiak ahal dituzte bere eskubideak lortu eta aukerak errealitate bihurtu.
Gizarteak agertzen duen kultur eta jatorri aniztasuna handitzen joan da azken urteotan. Iaz ezagutzera eman zenez, Donostiarren %43a munduko 142 herrialdeetan jaioa da. "Elkarrekin bizi gara baina askotan interakzioa falta da. Kulturen arteko interakzioa emateko, pertsonak topo egiten duten guneak indartu behar dira eta elkar ezagutza bultzatu", esan du Udalak, prentsa-ohar baten bidez.
"Hiri oparoak eta etorkizuneko gizarteak kulturartekoak izango dira: kultur aniztasunaren ahalmenak ikertu eta kudeatzeko gai izango dira, eta, honen bitartez, sormena eta berrikuntza sustatu, honela aberastasun ekonomikoa eta bizi kalitate hobea lortuko dira. Sare honetan parte hartuz, Donostiak kulturartekotasunaren alde apustu egiten du, gizarte kohesio batetara jo ahal izateko, elkar ezagutza eta aitortza bultzatzen dituzten politikak bideratuz eta elkarbizitza sustatuz".
Ildo horetatik, gogorarazi ekainaren 7an bete dela urtebete Donostiako Udalak Kultur Aniztasun atala abian jarri zuenetik. Udal Gobernuak aniztasunaren balioa nabarmendu zuen atal horren sorrerarekin, "hirian jatorri, kultura, sentimendu, identitate, bizipen, eta ohiturak askotarikoak direla aintzat hartuta, askotariko hiri baten balioak defendatzeko, non partaidetza, elkarren aitortza, elkarbizitza, eta errespetua bermatuko diren".