Berriak
12 lagunek parte hartu dute Lekeitioko Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroan
2014ko urtarrilaren 28
Pasa den urteko arrakasta ikusirik, Lekeitioko Udalak berriz antolatu du Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroa.
12 ordu eta erdiko ikastaroa izan da hau. Aurten baina, iazko itxaron zerrendarekin bete da ikastaroa. Guztira, 12 lagunek parte hartu dute eta doainezko haurtzaindegi zerbitzua jarri da beraien esku. Euskal Herria, Venezuela, Kuba, Bolivia, Paraguay eta Madagascarreko herrialdeetako errezeten sekretuak partekatu dituzte.
Partehartzaileen balorazioa oso positiboa izan da eta horrelako ekimen gehiago antolatzearen alde agertu dira, esaterako Arroces del Mundo jardunaldiak edota munduko dantzen ikastaroak. Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroak aniztasuna ardatz duen elkargunea izan nahi du, aniztasunak elikatzen baikaitu.