Berriak

herrienjaialdiakartela

Festibalak 30 stand ipini ditu eta kultur ikuskizunak eskaintzen ditu egunero

"Herrien Kultura-aniztasunaren Topaketak" egiten ari dira Amaran

2013ko martxoaren 25

Herrien Kultura-aniztasunaren Topaketak egiten ari dira egunotan Donostiako Amara auzoan, Easo Enparantzan, Amara-Bai auzo elkarteak antolatuta. Pasa den asteburuan hasi ziren, eta apirilaren 1era  arte luzatuko dira.

Festibalak 30 stand ditu eta egunero zenbait ekintza egiten dira herri eta kultura ezberdinen partaideekin. "Herrien Nazioarteko Jaialdia kontzeptu berri bat da, sozio-kulturala, anitza eta herritar guztientzat irekia. Azken finean, dimentsio berri bat da, non bat egiten duten kultura integrazioak eta aisialdiak. Ekimena herrien arteko kultur aberastasuna dakarren kultur jarduera baten ikuspegitik antolatu da. Gune bat izango da, non guztiok komunikatuko eta elkartuko garen eskainitako ikuskizunen eta jardueren bidez. Ekimenak bidaia unibertsal bat egitea ahalbidetuko digu, herrietako arte eta musika folklorikoaren barrena", esan dute antolatzaileek. 

Asteburuko ekimenak burutu eta gero, hauxe da datozen eguneko egitaraua:

ASTELEHENA, MARTXOAK 25 
12:00 - 14:00        Ekuadorko dantza folklorikoa. 
17:00 - 20:00        Ekuadorko herri musikako emanaldia. 

ASTEARTEA, MARTXOAK 26 
12:00 - 14:00        Brasilgo dantza. 
17:00 - 20:00        Brasilgo musika emanaldia. 

ASTEAZKENA, MARTXOAK 27 
12:00 - 14:00        Marokoko dantza taldea. 
17:00 - 20:00        Marokoko herri musikako emanaldia. 

OSTEGUNA, MARTXOAK 28 
12:00 - 14:00        Mexikoko dantza taldea. 
17:00 - 20:00        Mexikoko herri musikako emanaldia. 

OSTIRALA, MARTXOAK 29 
12:00 - 14:00        Kolonbiako dantza. 
17:00 - 20:00        Musika latinoko emanaldia. 

LARUNBATA, MARTXOAK 30 
12:00 - 14:00        Txotxongiloak haurrentzat. 
17:00 - 20:00        Euskal musikako emanaldia (Txarbata). 

IGANDEA, MARTXOAK 31 
12:00 - 14:00        Peruko dantza.
17:00 - 20:00        Musika latinoko emanaldia. 

ASTELEHENA, APIRILAK 1 
12:00 - 14:00        Haur jolasak. 
17:00 - 20:00        Saharar musikako emanaldia.