Blog
"Herrien Kultura-aniztasunaren Topaketak" egiten ari dira Amaran
25.03.2013
Herrien Kultura-aniztasunaren Topaketak egiten ari dira egunotan Donostiako Amara auzoan, Easo Enparantzan, Amara-Bai auzo elkarteak antolatuta. Pasa den asteburuan hasi ziren, eta apirilaren 1era arte luzatuko dira.
Festibalak 30 stand ditu eta egunero zenbait ekintza egiten dira herri eta kultura ezberdinen partaideekin. "Herrien Nazioarteko Jaialdia kontzeptu berri bat da, sozio-kulturala, anitza eta herritar guztientzat irekia. Azken finean, dimentsio berri bat da, non bat egiten duten kultura integrazioak eta aisialdiak. Ekimena herrien arteko kultur aberastasuna dakarren kultur jarduera baten ikuspegitik antolatu da. Gune bat izango da, non guztiok komunikatuko eta elkartuko garen eskainitako ikuskizunen eta jardueren bidez. Ekimenak bidaia unibertsal bat egitea ahalbidetuko digu, herrietako arte eta musika folklorikoaren barrena", esan dute antolatzaileek.
Asteburuko ekimenak burutu eta gero, hauxe da datozen eguneko egitaraua:
ASTELEHENA, MARTXOAK 25
12:00 - 14:00 Ekuadorko dantza folklorikoa.
17:00 - 20:00 Ekuadorko herri musikako emanaldia.
ASTEARTEA, MARTXOAK 26
12:00 - 14:00 Brasilgo dantza.
17:00 - 20:00 Brasilgo musika emanaldia.
ASTEAZKENA, MARTXOAK 27
12:00 - 14:00 Marokoko dantza taldea.
17:00 - 20:00 Marokoko herri musikako emanaldia.
OSTEGUNA, MARTXOAK 28
12:00 - 14:00 Mexikoko dantza taldea.
17:00 - 20:00 Mexikoko herri musikako emanaldia.
OSTIRALA, MARTXOAK 29
12:00 - 14:00 Kolonbiako dantza.
17:00 - 20:00 Musika latinoko emanaldia.
LARUNBATA, MARTXOAK 30
12:00 - 14:00 Txotxongiloak haurrentzat.
17:00 - 20:00 Euskal musikako emanaldia (Txarbata).
IGANDEA, MARTXOAK 31
12:00 - 14:00 Peruko dantza.
17:00 - 20:00 Musika latinoko emanaldia.
ASTELEHENA, APIRILAK 1
12:00 - 14:00 Haur jolasak.
17:00 - 20:00 Saharar musikako emanaldia.