Abian gara
Jatorri anitzetako donostiarren arteko harremana errespetuzkoa da, baina gutxienekoa, ikerketa baten arabera
3.07.2013
Donostiako Udalak jatorri aniztasuna eta elkarbizitza aztertzen dituen diagnostiko bat eman du ezagutzera. Diagnostiko hori ikerketa kuantitatibo eta kualitatibo bat bururatu ondoren egin da, hiriko biztanleriaren jaiolekuaren mapa eta honen bilakaera aztertuz.
Ikerketa burutu eta gero jasotako ondorioak hauek dira, besteak beste: donostiarren erdia baino gehiago Donostian jaioa da (% 57,5), %75,6 Hego Euskal Herrian eta laurdena (%24,4) Hego Euskal Herritik kanpo. Hauetatik, %60,7ak, Espainiar estatuko gainerako herrialdeetan du bere jaiolekua eta 61 urteko batezbesteko adina dute, 50-70 hamarkadetan etorriak dira.
Estatutik kanpo jaiotakoen artean, gehiengoak Hego eta Ertamerikan du jaioterria, 36urteko batezbesteko adina dute eta gehiengoa azken 10 urteetan iritsi da Donostiara. Guztira, 141 estatu desberdinetan dute jaiolekua donostiarrek.
Migratzaile berrien iritziz, Donostia erakargarria suertatzen da, bizi kalitate ona duen hiria da. Asko, motibazio ekonomikoak bultzatuta etorri badira ere, hau ez da arrazoi bakarra. Jatorri anitzetako donostiarren artean, oinarrizko harremana errespetuzkoa da, baina interakzio falta batean oinarrituta.
Ematekotan, lan eremuan eta haurrekin lotutako eremuetan ematen da batez ere. Elkarrekiko ez-ezagutza maila handia dagoela aitortzen da eta hortik aurreiritzi asko sortzen dira.
Guzti honi buruz entzun eta galdetzeko aukera izango da ostegunean, uztailak 4ean, 18:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan. Emaitzen txostenaren ondorioak ezagutzera emango dira eta sarrera askea izango den arren, konfirmatu beharko da emailez kulturaniztasuna@donostia.org edo 943 481498 telefono zenbakira deituz.