Blog

resizer

Inmigrazioaren Euskal Behatokiak aurkeztutako 2013 Barometroko datuak hobetu egin dira pixka bat

11.03.2014

Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiak 2013 Barometroa – Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak- aurkeztu berri du. Datuek berriro adierazten digute EAEko herritarrek jarrera anbibalentea dutela atzerriko etorkinekin: ezaugarri ireki eta toleranteekin batera, jarrera herabeagoak adierazten dituzten beste ezaugarri batzuk ageri dira.

Lan merkatuari loturiko gaiek eta bertan etorkinen funtzionalitatea neurtzen duten galderek behera egiten jarraitzen dute krisia eta langabeziaren ondorioz. Aipatutako anbibalentzia integrazio-ereduetan islatzen da. "Iritzi batzuk aniztasun kulturalaren dohaiak azpimarratzen duten bitartean, beste zenbaitetan jarrera asimilazionistak gailentzen dira. Azken hauek krisi ekonomikoarekin batera gehiago hazi dira".

Atzerriko etorkinak iristearekin lotutako gaien artean, ziurgabetasun eta susmo txar handiak sortzen dituen alderdi bat hauxe da: euskal gizartearen ongizate-egoerari eusteari dagokiona. Gizarte-eskubideak edota prestazio ekonomikoen inguruko iritziak dira honen adibide.

Dena den, datuak 2012. urtekoekin konparatzen baditugu, 2013koak hobeagoak dira eta aurreko urtekoetatik gertuago daude. Dena den, krisiaren eraginak nabaria izaten jarraitzen du eta "immigrazioarekiko jarreretan nabarmentzekoa da krisiaren eragina".

Txosten osoa deskargatu ahal duzu hemen.