Blog

euskadi_asia

Japoniera-Euskara hiztegia, on-line kontsulta daiteke

18.06.2013

'Japoniar ideogramak. Japoniera ikasteko modurik errazena euskaldunontzat' lana 2011n argitaratu zuen Arrasateko GoiHata itzulpengintza enpresak. Gaur egun, Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteak sortutako egitasmo hori on-line kontsulta daiteke eta, horretaz aparte, beste tresna batzuk  jarri dituzte erabilgai: Kanji Erradikalez hiztegia eta Kanji bilaketa.

Japoniera ikasteko metodo praktikoa eta erabilerraza eskaintzeko asmoz, egileak Jon Goikoleak euskarara ekarri ditu hizkuntz horretako 2.140 kanji ideogramaGainera, liburuan eskaintzen ditu ikur horien guztien jatorria, esanahia, ahoskera eta errazago ulertzeko eta memorizatzeko bidea. Beraren helburua, japoniar eta euskal kulturak elkarri hurbiltzea izan da.